Sortu dugun blog honetan Haur Hezkuntzako gaiei buruz hitz egingo dugu, eskoletan gertatu diren egoera berriei erreferentzia eginez

viernes, 16 de marzo de 2012

Inklusioa arlo praktikoan

Hona hemen, Guillermo Beaton-ek egindako beste hitzaldi baten bideoa. Beste bideo hau jartzea erabaki dugu, oso garrantsitsua irutzen baitzugu berak Hezkuntza Inklusiboari buruz duen iritzia. Izan ere, honen ustez guztientzako kaltitatezko hezkuntza bat lortzeko ezinbestekoa da irakasleak ikasgelan eskaintzen duen kalitatea eta hori lortzeko, irakasleari ematen zaizkion laguntzak kontuan hartu behar dira.



Inklusioarekin erlazionatutako kontzeptuak

Oraingoan, Guillermo Arias Beaton-ek emandako hitzaldi baten bideo aurkezten dizuegu. Guillermo Hezkuntza Inklusiboan aditua dena, Hezkuntza Inklusiboari buruz erlazionatuta dauden kontzeptuak azaltzen ditu bideo honetan. Gizon honen ustez, pertsona guztiak eduki behar dute hezkuntza bat edukitzeko eskubidea eta are gehiago, ez edozein hezkuntza-mota, kalitatezkoa baizik.




 

jueves, 15 de marzo de 2012

Integrazioa vs Inklusioa



Integrazioa azken urte hauetan garrantzia handia hartu du, batez ere, hezkuntza arloan. Hezkuntzan eman den zaharberritzea, beste gauza batzuen artean elbarritasun maila altua duten pertsonen onarpena eta euren eskolarizazioa eskola arruntetan suposatu du ondorio. 

Ikasle berri hauen presentziak zentroetan eraldaketak sorrarazi ditu. Haien artean garrantzitsuenak, antolakuntzan, metodologian eta curriculumean eman diren aldaketak dira nabarmenenak. Era berean, baliabide materialak, pertsonalak eta formazioa baliabideak, asko hazi dira. Honek guztiak, mota anitzetako iritziak sortu ditu hezkuntzan lan egiten duten pertsonen artean.

Irakasleek ahalegin handiak egin dituzte hezkuntza erantzunak banako zehatzetara moldatzeko asmoz, honek ikasleri osorako, hezkuntza kalitatearen hobekuntza ondorioztatu du. Bestalde, erabaki da integrazio hitza inklusio hitzagatik ordezkatzea. Aldaketa honen oinarrian, arrazoi ugari egon arren garrantzitsuenak arrazoi pedagogikoak eta psikologikoak dira, baita sozialak eta etikoak ere.

Jarraian, lehenago aipatutako bi termino hauen alderaketa eskaintzen dizuegu.


INTEGRAZIOAREN IKUSPUNTUA
INKLUSIOAREN IKUSPUNTUA
Ikaslean arreta jartzen da
Ikasgelan zentratzen da
Ikasleari aditu bat egokitzen zaio
Hezkuntza faktoreak kontuan hartzen ditu
Diagnostikoan oinarritzen da
Elkarlana eginez arazoak ebazten ditu
Programa indibidual bat sortzen da
Irakasleek estrategia bereziak garatzen dituzte
Ikaslea programa berezietan murgiltzen da
Gela arruntean laguntza ematen da

viernes, 2 de marzo de 2012

Bideoa


Bideo honen bidez, aniztasunari buruzko ideia bat egin dezakegu, izan ere, aniztasunaren oinarrizko printzipioak zeintzuk diren azaltzen dizkigu.
Bertan ikus dezakegu aniztasuna gure gaur egungo errealitatearen barne dagoen zerbait dela eta hori onartzen jakin behar dugula, desberdina den pertsona batek eskubide eta betebehar berberak edukitzeko aukera eduki behar lukeelako.





Zer da inklusioa?

Gaur ekartzen dizuegun sarrera honetan, inklusioa zer de azalduko dizuegu blogaren helburua hobeto ulertu dezazuen.
Inklusioak bultzatzen duena, ikasle guztien garapena pertsonalki nahiz sozialki, ikasle guztiak ikasteko gauza direlako eta ikasi behar dutelako beti ere, bakoitzaren ahalmenak kontuan izanda. Esparrua murriztuz eskola inklusiboak dioenez, hezkuntza integrala eskaintzen duen eskola izango da, hau da, eduki akademikoak eta garapen pertsonala eta soziala bultzatzen duena. Eskola inklusiboaren oinarria ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza aurkitzen da eta dibertsitateari erantzuten dio komunitatea osatzen duten guztiak baloratuz. Gainera, berdintasun-ezberdintasuna eskatzen eta bultzatzen du. Bestalde, curriculum-a, kasu honetan ikasle bakoitzaren beharrei erantzuteko tresna bezala erabiltzen da.
Hainbat dira eskola eredu honen helburua, haien artean garrantzitsuenak: eskolak bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarriak jartzea. Bestalde,  kalitatezko eskola guztientzat bermatzea,  baita eskola eraginkorra lortzea ere, ikasle bakoitzarentzat hezkuntza esanguratsua eskainiz.
Esan daiteke, INKLUSIOA GIZA ESKUBIDEA dela.



Ongi etorri

Ongi etorria ematen dizuegu gure blogera. Guk Magisteritzako Eskolako ikasleak gara eta blog honetan eskolako inklusioari buruz hitz egitea dugu helburu. Beti ere, guk ditugun ezagutzak oinarritzat hartuta eta beste leku batzuetatik hartutako informazioarekin lagunduta. Argi utziko dugu ez garela adituak gai honetan, baina momentu honetan pil-pilean dagoen gai bat denez horri buruz informazioa biltzea erabaki dugu. Espero dugu zuen gustukoa izatea eta sortu ahal zaizkizuen zalantzei erantzuna eman ahal izatea.