Sortu dugun blog honetan Haur Hezkuntzako gaiei buruz hitz egingo dugu, eskoletan gertatu diren egoera berriei erreferentzia eginez

viernes, 2 de marzo de 2012

Zer da inklusioa?

Gaur ekartzen dizuegun sarrera honetan, inklusioa zer de azalduko dizuegu blogaren helburua hobeto ulertu dezazuen.
Inklusioak bultzatzen duena, ikasle guztien garapena pertsonalki nahiz sozialki, ikasle guztiak ikasteko gauza direlako eta ikasi behar dutelako beti ere, bakoitzaren ahalmenak kontuan izanda. Esparrua murriztuz eskola inklusiboak dioenez, hezkuntza integrala eskaintzen duen eskola izango da, hau da, eduki akademikoak eta garapen pertsonala eta soziala bultzatzen duena. Eskola inklusiboaren oinarria ikasle guztientzako kalitatezko hezkuntza aurkitzen da eta dibertsitateari erantzuten dio komunitatea osatzen duten guztiak baloratuz. Gainera, berdintasun-ezberdintasuna eskatzen eta bultzatzen du. Bestalde, curriculum-a, kasu honetan ikasle bakoitzaren beharrei erantzuteko tresna bezala erabiltzen da.
Hainbat dira eskola eredu honen helburua, haien artean garrantzitsuenak: eskolak bere ikasleak dibertsitatean eta diskriminaziotik at hezi ahal izateko oinarriak jartzea. Bestalde,  kalitatezko eskola guztientzat bermatzea,  baita eskola eraginkorra lortzea ere, ikasle bakoitzarentzat hezkuntza esanguratsua eskainiz.
Esan daiteke, INKLUSIOA GIZA ESKUBIDEA dela.



No hay comentarios:

Publicar un comentario