Sortu dugun blog honetan Haur Hezkuntzako gaiei buruz hitz egingo dugu, eskoletan gertatu diren egoera berriei erreferentzia eginez

miércoles, 25 de abril de 2012

Ipuina " Kanguru bat baserrian"


"Kanguru bat baserrian" da aurkezten dizuegun azkenengo ipuina. Liburu honekin lortu nahi da  pertsona bat berarentzako berria den toki batera iristen denean sentitzen duena ikusaraztea. Izan ere, pertsona berriak (kangurua ipuinaren kasuan) ez du inor ezagutzen eta berarentzako dena berria izango da eta egoera ez da erraza izango. Ez hori bakarrik, gertaera are gehiago zailduko da bertan bizi direnak taldera integratzen laguntzen ez badiote. Hori dela eta, guztiok ahalegin txiki bat egiten badugu integrazio prozesu hori errazteko, guztiontzat izango da aberasgarria.

viernes, 20 de abril de 2012

Inklusioa lortzeko neurriak


Jarraian, eskola arrunt bat eskola inklusiboan bilakatzeko hartu ebhar diren oinarrizko eta ezinbesteko baldintzak idazten dizkizuegu, hala ere, aipatzen dugu ez direla hartu beharreko bakarrak.

- Curriculum malgua eta denontzako eskuragarria.
- Aniztasuna kontuan izateko metodologiak eta estrategiak.
- Irizpide eta prozedura malguak ebaluazioan eta promozioan.
- Garapen profesionala eta irakasleen etengabeko gogoeta, hezkuntza praktikei buruzkoak, eskaintzen duen hezkuntza.
- Zerbitzu eta laguntza baliabideak behar dutenentzat.
- Familiaren parte hartze aktiboa hezkuntza prozesuan.
- Herrialdeko eskola eta beste zerbitzuekiko harremanak bultzatzea.




El cazo de Lorenzo

Oraingo honetan beste ipuintxo  bat aurkeztuko dizuegu, El cazo de  Lorenzo izena jasotzen duena. Honekin lortu nahi duguna sinplea da, baztertua sentitzen den pertsona baten sentimenduak ulertzea, kasu honetan ez dago haurrentzat soilik bideratua, helduentzat ere, aukera ezin hobea da horrelako egoerak ulertu eta ikusteko. Espero dugu gustuko izatea.


Inklusioa haurrentzat

Gaur, gure proposamena haurrekin inklusioa lantzea izango da, horretarako era erraza eta sinple batean hori azaltzen duen ipuintxo bat ipiniko dizuegu. Honekin gure txikiek inklusioaren garrantzia hobeto ulertzeko asmoz.