Sortu dugun blog honetan Haur Hezkuntzako gaiei buruz hitz egingo dugu, eskoletan gertatu diren egoera berriei erreferentzia eginez

martes, 24 de julio de 2012

Irakurleak


Gure bloga bisitatzen dituzuen pertsona kantitatea ikusita eta bloga osatuagoa eta erabilgarriagoa bilakatu dadin, gustatuko litzaiguke zuen iruzkinak jasotzea bloga hobetu dezagun. Mila esker zuen bisitengatik!


Debido a la cantidad de gente que estáis visitando nuestro blog y con intención de hacer un blog más completo y útil, nos gustaría que dejaseis vuestros comentarios para ayudarnos a mejorar. ¡Gracias por visitarnos!


Due to the number of people who are visiting our blog and with intent to do a more complete and useful blog, we'd like you to leave your comments to help us to improve. Thanks for visiting!

jueves, 7 de junio de 2012

Kultur Astea

Kaixo lagunok, gaur eskolako kurtso amaiera hurbil dagoela jakinda ekintza berezi bat proposatzen dizuegu, aste kulturala hain zuzen ere. Sarrera desberdinetan zehar azladu dugun bezala, edo behintzat hori egiten ahalegindu garen bezala, eskoletako errealitatea da gaur egungo Kultura aniztasuna. Pentsatzen dugu ezinbestekoa dela, bai haurrek zein hauen familiak aniztasun horren partaide sentitzea, era positiboan baloratuz eta bere kultura erakustea zein besteena ezagutzea. Hori dela eta ekintza ezin hobea da aste kultura, aste oso batean zehar mundu osoko kultura desberdinetako ohiturak eta tradizioak jorratzen direlako, eskolako umeen eta euren familien erabateko inplikazioa bilatuz, ezinbestekotzat hartzen dena. Hauek euren herrialdetako janariak jolasak edota arropak aurkeztu ahal dizkiete gainerako kideei bere kultura hurbiltzeko asmoz. Aurrera eraman ahal izateko ezinbestekoa da gurasoak festa honetara gonbidatzea euren laguntza edukitzeko. Hau guztia kontuan hartuta proposatzen dizuegu gonbidapen hori egiteko era desberdina eta batez ere erakargarria parte hartze hori bultzatzeko asmoz, hurrengo linka sakatuz horren adibidea ikustea duzue posible. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta horrelako ekimenak martxan jartzea.

http://kuxkux4.edu.glogster.com/aste-multikulturala/



                          

jueves, 10 de mayo de 2012

Rafael Mendiaren artikuluaren mindomoa

Oraingo honetan Rafael Mendiak idatzitako artikulu bati buruzko mindomo bat aurkezten dizuegu, bertan behar bereziak dituzten haur eta gazteentzako curriculuma egokitzeko eta inklusiboa izan dadin hartu beharreko neurriak zehazten dira.



 Artikulua irakurtzeko hurrengo linka sakatu:  http://web.mac.com/rmendia/mendia/Hemeroteca-2_files/OG199921316.pdf

miércoles, 9 de mayo de 2012

Eskola inklusiboa honela ulertu behar da

Gaurko sarreran  galdera bat planteatzen dizuegu, zuen ustez nola ulertu beharko genuke ikasle-irakasleok eskola Inklusibo terminoa?
Horri erantzuteko zailtasunak izatekotan hemen zernbait ideia uzten dizkizuegu galdera horri ahalik eta hoberen erantzuteko asmoz:

o Ikasketarako eta parte hartzeko oztopoak identifikatzen dituena, ondoren murrizteko, eta, halaber bi prozesu horiek bultzatzeko baliabideak indartzen dituena.
o Ikasleen beharretan zentratzeaz gain, eskolako testuinguruaren planteamenduei buruzko gogoeta egiten duena.
o Ikasle guztiei, aurrera egiteko hezkuntza alorreko aukerak eta laguntzak ematen dizkiena.
o Ikasle guztiak ahalik eta irakaskuntza indibidualizatuenean parte har dezaten prestatzen dituen ikasketa giroa eskaintzen duena.
o Aniztasuna arazo gisa ikusi beharrean guztiontzat aberastasun gisa erakusten duena.
o Hezkuntzako Erkidegoak bere hartzen dituen balio inklusiboak garatzen dituena.
o Desberdintasunean hezten duena, bakoitzaren berezitasuna ezagutaraziz.
o Aniztasunaren errespetuan, aitorpenean eta balioan hezten dueña.

Inklusiorako Eskubidea


Inklusioak etengabeko hobekuntza prozesuarekin konpromisoa eta jarrera eskatzen du; hezkuntzako kulturak, politikak eta jardunbideak aztertzeko eta horien gainean gogoeta egiteko eta oztopoak eta hobetu beharreko alorrak identifikatzeko esfortzua eskatzen du. Inklusioan aurrera egitea errespetu, tolerantzia eta elkartasun jarreretan aurrera egitea da; balioetan heztea da, baina balioak, erakusteaz gain, bizi egiten dira; elkarrekin biziz elkarrekin bizitzen ikastea da. Helburu horiek errealitate bilakatzeko, eta desio onetan gera ez daitezen, beharrezkoa da Hezkuntza Erkidegoko agente guztiak informatzea, sentsibilizatzea eta mentalizatzea, baita ikasleak ere; oso garrantzitsua da aniztasun hori ezagutzeko eta ulertzeko aukera izatea. Hori dela eta, oso garrantzitsua da irakasleek desberdintasunean hezteko erantzukizuna beren gain hartzea. “Desberdintasunek ikasteko aukera handiak eskaintzen dituzte. Desberdintasunak baliabide doakoa, ugaria eta berriztagarria dira”. (Robert Barth 1990, Stainback eta Stainback-etik hartua, 2004). Horrela, aniztasuna elkarrekintzak eta ikasketak aberasteko aukera gisa onartu ahal izango da. Beharrezkoa da “desberdintasuna sozializatzea”, informazioan eta  elkarrekintzarako  adibide egokietan oinarrituz. Inklusioa, beste ezer baino gehiago, eskubidea da, baina argi dago oso kontzeptu zabala dela, eta argitu behar da. Definizio bat baino gehiago bildu eta kontuan har dezakegu, Pattersonena, adibidez: “Norbanako bakoitzak bere balioa duela eta taldeko kide dela uste izatean oinarritutako bizitzeko modu bat da, elkarrekin bizitzeko era. Inklusioan oinarritutako eskola ikasle guztiak barne, partaide, sentituko diren eskola izango da”. Horrek esan nahi du ikasle guztiak onartuak izan behar direla, bakoitzari bere berezitasuna aitortu behar zaiola, baloratu egingo direla, eta guztiek ere eskolan parte hartuko dutela, bakoitza bere gaitasunen  arabera. 



miércoles, 25 de abril de 2012

Ipuina " Kanguru bat baserrian"


"Kanguru bat baserrian" da aurkezten dizuegun azkenengo ipuina. Liburu honekin lortu nahi da  pertsona bat berarentzako berria den toki batera iristen denean sentitzen duena ikusaraztea. Izan ere, pertsona berriak (kangurua ipuinaren kasuan) ez du inor ezagutzen eta berarentzako dena berria izango da eta egoera ez da erraza izango. Ez hori bakarrik, gertaera are gehiago zailduko da bertan bizi direnak taldera integratzen laguntzen ez badiote. Hori dela eta, guztiok ahalegin txiki bat egiten badugu integrazio prozesu hori errazteko, guztiontzat izango da aberasgarria.

viernes, 20 de abril de 2012

Inklusioa lortzeko neurriak


Jarraian, eskola arrunt bat eskola inklusiboan bilakatzeko hartu ebhar diren oinarrizko eta ezinbesteko baldintzak idazten dizkizuegu, hala ere, aipatzen dugu ez direla hartu beharreko bakarrak.

- Curriculum malgua eta denontzako eskuragarria.
- Aniztasuna kontuan izateko metodologiak eta estrategiak.
- Irizpide eta prozedura malguak ebaluazioan eta promozioan.
- Garapen profesionala eta irakasleen etengabeko gogoeta, hezkuntza praktikei buruzkoak, eskaintzen duen hezkuntza.
- Zerbitzu eta laguntza baliabideak behar dutenentzat.
- Familiaren parte hartze aktiboa hezkuntza prozesuan.
- Herrialdeko eskola eta beste zerbitzuekiko harremanak bultzatzea.