Sortu dugun blog honetan Haur Hezkuntzako gaiei buruz hitz egingo dugu, eskoletan gertatu diren egoera berriei erreferentzia eginez

jueves, 10 de mayo de 2012

Rafael Mendiaren artikuluaren mindomoa

Oraingo honetan Rafael Mendiak idatzitako artikulu bati buruzko mindomo bat aurkezten dizuegu, bertan behar bereziak dituzten haur eta gazteentzako curriculuma egokitzeko eta inklusiboa izan dadin hartu beharreko neurriak zehazten dira.



 Artikulua irakurtzeko hurrengo linka sakatu:  http://web.mac.com/rmendia/mendia/Hemeroteca-2_files/OG199921316.pdf

miércoles, 9 de mayo de 2012

Eskola inklusiboa honela ulertu behar da

Gaurko sarreran  galdera bat planteatzen dizuegu, zuen ustez nola ulertu beharko genuke ikasle-irakasleok eskola Inklusibo terminoa?
Horri erantzuteko zailtasunak izatekotan hemen zernbait ideia uzten dizkizuegu galdera horri ahalik eta hoberen erantzuteko asmoz:

o Ikasketarako eta parte hartzeko oztopoak identifikatzen dituena, ondoren murrizteko, eta, halaber bi prozesu horiek bultzatzeko baliabideak indartzen dituena.
o Ikasleen beharretan zentratzeaz gain, eskolako testuinguruaren planteamenduei buruzko gogoeta egiten duena.
o Ikasle guztiei, aurrera egiteko hezkuntza alorreko aukerak eta laguntzak ematen dizkiena.
o Ikasle guztiak ahalik eta irakaskuntza indibidualizatuenean parte har dezaten prestatzen dituen ikasketa giroa eskaintzen duena.
o Aniztasuna arazo gisa ikusi beharrean guztiontzat aberastasun gisa erakusten duena.
o Hezkuntzako Erkidegoak bere hartzen dituen balio inklusiboak garatzen dituena.
o Desberdintasunean hezten duena, bakoitzaren berezitasuna ezagutaraziz.
o Aniztasunaren errespetuan, aitorpenean eta balioan hezten dueña.

Inklusiorako Eskubidea


Inklusioak etengabeko hobekuntza prozesuarekin konpromisoa eta jarrera eskatzen du; hezkuntzako kulturak, politikak eta jardunbideak aztertzeko eta horien gainean gogoeta egiteko eta oztopoak eta hobetu beharreko alorrak identifikatzeko esfortzua eskatzen du. Inklusioan aurrera egitea errespetu, tolerantzia eta elkartasun jarreretan aurrera egitea da; balioetan heztea da, baina balioak, erakusteaz gain, bizi egiten dira; elkarrekin biziz elkarrekin bizitzen ikastea da. Helburu horiek errealitate bilakatzeko, eta desio onetan gera ez daitezen, beharrezkoa da Hezkuntza Erkidegoko agente guztiak informatzea, sentsibilizatzea eta mentalizatzea, baita ikasleak ere; oso garrantzitsua da aniztasun hori ezagutzeko eta ulertzeko aukera izatea. Hori dela eta, oso garrantzitsua da irakasleek desberdintasunean hezteko erantzukizuna beren gain hartzea. “Desberdintasunek ikasteko aukera handiak eskaintzen dituzte. Desberdintasunak baliabide doakoa, ugaria eta berriztagarria dira”. (Robert Barth 1990, Stainback eta Stainback-etik hartua, 2004). Horrela, aniztasuna elkarrekintzak eta ikasketak aberasteko aukera gisa onartu ahal izango da. Beharrezkoa da “desberdintasuna sozializatzea”, informazioan eta  elkarrekintzarako  adibide egokietan oinarrituz. Inklusioa, beste ezer baino gehiago, eskubidea da, baina argi dago oso kontzeptu zabala dela, eta argitu behar da. Definizio bat baino gehiago bildu eta kontuan har dezakegu, Pattersonena, adibidez: “Norbanako bakoitzak bere balioa duela eta taldeko kide dela uste izatean oinarritutako bizitzeko modu bat da, elkarrekin bizitzeko era. Inklusioan oinarritutako eskola ikasle guztiak barne, partaide, sentituko diren eskola izango da”. Horrek esan nahi du ikasle guztiak onartuak izan behar direla, bakoitzari bere berezitasuna aitortu behar zaiola, baloratu egingo direla, eta guztiek ere eskolan parte hartuko dutela, bakoitza bere gaitasunen  arabera.